Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Busturialdea izango da Bizkaian erabakiko duen lehen eskualdea

Apirilaren 2an egingo dute herri galdeketa eskualdean. Guztira, 39.146 herritar daude deituta egun horretan erabakitzeko eskubidea gauzatzera. Jendarte anitzaren babesa daukateErabakitzeko eskubidea daukan eta bere sasoia dela uste duen herria bildu ze...

Izaro Mendieta
Lea-Artibai eta Mutriku
2017/03/15

Apirilaren 2an egingo dute herri galdeketa eskualdean. Guztira, 39.146 herritar daude deituta egun horretan erabakitzeko eskubidea gauzatzera. Jendarte anitzaren babesa daukate

Erabakitzeko eskubidea daukan eta bere sasoia dela uste duen herria bildu zen zapatuan, Gernika-Lumon. Busturialdeko herri ezberdinetakoak batuta, Bizkaian eskualde bezala erabakitzeko eskubidea gauzatzen le- hena Busturialdea izango dela jakinarazi zuten Lizeo antzokian egindako agerraldian.

Bermeon hasi zuten erabakitzeko eskubidearen aldeko bidea, baina Busturialde osora hedatu zen ondoren. Apirilaren 2an gauzatuko dute erabakitzeko eskubidea, eta olatu horren barne daude eskualdeko hamasei herri eta hainbat auzo. Hain zuzen, Ajangizko, Arratzuko, Bedaronako, Bermeoko, Busturiko, Eako, Ereñoko, Errigoitiko, Foruko, Gautegiz Arteagako, Gorozikako, Gernika-Lumoko, Ibarruriko, Kanalako, Kortezubiko, Mendatako, Morgako, Muruetako, Muxikako, Nabarnizko eta Natxituko bizilagunek beraien etorkizunari buruz galdetuko dien galderari erantzuteko aukera edukiko dute.

Tokian tokiko galdera

Busturialdeko 39.146 herritar izango dira apirilaren 2an beraien etorkizunari buruz erabakitzeko eskubidea izango dutenak. Egun horretan erabakiko du, hain zuzen ere, Busturialdeak «zein itsasotan arraun egin nahi duen».

Galdeketaren egunean, baina, herri bakoitzak bere galdera egingo du, aurretiaz tokian toki adostutakoa: Nahi duzu Euskal Herri burujabe bateko herritar izan?; Nahi al duzu izan euskal estatu independiente bateko herritar?; Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritar? Euskal herritarra izanik, gure etorkizuna erabakitzeko eskubidearen alde zaude? izango dira Busturialdean egingo dituzten galderak.

Galderak galdera, Busturialdeak erabaki egingo du apirilaren 2an; batetik, herritarrek «erabaki nahi dutelako», eta, bestetik, «herri bezala, nazio bezala, erabakitzeko eskubidea daukalako».

Erabakitzearen aldekoak

Erabakitzeko eskubidearen al-de, hainbat pertsona ezagun batu ziren zapatuan, Gernika-Lumoko ekitaldian. Halaber, bertaratu ezin, baina galdeketari babesa ematen dietenen zerrenda zabala da Busturialdean: Eñaut Elorrieta, Haimar Arejita, Mikel Caballero, Josu Bergara, Kepa Junkera, Xabier Zubiaga Xaibor, Alaine Agirre, Ilaski Serrano, Amaia Uribe, Ander Zabala, Jon Andoni Rementeria, Julen Madariaga, Jose Antonio Bastegieta Marko, Joan Mari Torrealdai, Kepa Bilbao, Ana Zubiaga, Martin Orbe, Julen Calzada, Karmelo Landa, Txomin Arana, Federico Etxabe, Ildefonso Urizar, Asier Villalibre, Lander Torrealdai, Maria Zorroza, Imanol Goñi, Izaskun Garcia, Lur Uribarren, Jon Magunazelaia edota Terese Madariaga.

Babes zabalaren adierazle izan zen, baita ere, atzerritik heldutako Busturialdeko hainbat bizilagunek parte hartzea. Zeinek bere hizkuntzan, Busturialdean erabakitzearen alde daudela adierazi zuten zapatuan.

Ekitaldia bukatuta, erabakitzeko eskubidearen eztabaida mahai gainera eraman zuten politika eta ekonomia arloan aditu Xabier Goirigolzarrik, Laura Mintegik eta Elsa Pamparacuatrok.

Ostean, Gernikako Pasealekuan Xaiborregaz dantza festa egiten zuten bitartean, jana eta edana eskaini zuen GED-k. Talde argazkia ere atera zuten.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.