Herriko Eskolako leihoak aldatzeko bigarren faseari ekin dio Lekeitioko Udalak
Azken fasea burutzeko lanak esleitu ditu udalak. Eraikin bien arteko aurrealdeko leihoak eta beheko solairuko ateak aldatuko dituzte. Udako oporraldia erabiliko dute lanak egitekoLekeitioko Herriko Eskolako eraikin gorriko leihoak aldatzeko helburuagaz...
Azken fasea burutzeko lanak esleitu ditu udalak. Eraikin bien arteko aurrealdeko leihoak eta beheko solairuko ateak aldatuko dituzte. Udako oporraldia erabiliko dute lanak egiteko
Lekeitioko Herriko Eskolako eraikin gorriko leihoak aldatzeko helburuagaz jarraituz, bigarren eta azken fasea burutzeko obra esleitu du udalak. Bigarren fase horretan eraikin bien arteko aurrealdeko leihoak eta beheko solairuko ateak aldatuko dituzte. Jakitera eman dutenez, lanek 53.367 euroko inbertsioa izango dute.«Kontuan izanda 40 urte baino gehiago dauzkatela, Herri Eskolako eraikin gorriko leihoak aldatu beharra zegoen, umeen segurtasuna eta osasuna hobetzeko eta energia galerarik ez egoteko», azaldu dute udal ordezkariek.
Ia 100.000 euro
Bigarren faseko lanak herriko enpresa batek burutuko dituela jakitera eman du udalak, eta udan gauzatuko dituzte, «umerik ez dagoenean».
2016. urtean burutu zituen udalak lehen faseko lanak, eta eraikineko leiho erdiak aldatu zituzten. Horrela, aurrealde oso bat, alboko leihoak eta gimnasiokoak berritu zituzten, eta berrikuntza horrek 45.780 euroko aurrekontua eduki zuen. Guztira beraz, lehen eta bigarren faseak kontuan hartuta, 99.147,25 euro inbertituko dituzte Lekeitioko Herri Eskolako eraikina egokitzeko.