Indarkeria erabilita, lapurreta egin dute Seber Altube Ikastolan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, lapurreta egin dute Gernika-Lumoko Seber Altube Ikastolan, indarkeria erabilita. Ertzaintzak atzo 07:00etan jaso zuen ikastolakoen deia, lapurretaren abisua emanez.Seber Altube Ikastolako zuze...
Seber Altube Ikastolako zuzendari Roberto Arteagabeitiak azaldu duenez, ustezko lapurrek «zuzenean kutxa gotorrera jo zuten, beste ezer ukitu barik». Hala, kutxa hautsi eta bertan zegoen dirua lapurtu zutela zehaztu du. Ikastolara sartzeko, berriz, «alarma blokeatu, eta kableak kendu» zituztela gaineratu zuen zuzendariak.
Egoera ikusita, ertzainek kutxa gotorrean dirurik ez gordetzeko eta eragiketak banku bitartez egiteko aholkatu diete ikastolakoei, eta azken horrek hala egiteko asmoa erakutsi du. Aurrerantzean, beraz, gurasoek orain arte eskura egiten zituzten ordainketak zuzenean bankuan egin beharko dituztela jakitera eman du Arteagabeitiak.
Lapurreta dela eta, salaketa bat martxan jarri du herriko ikastolak, eta Ertzaintzak, bere aldetik, ikerketa abiatu du gertatutakoa aztertzeko.