Norbere burua maitatzeko
Euren buruagaz ezkondu ziren hiru emakume domekan Ondarroan. Funtsean, ekintza horrekin, bizitzako egun guztietan euren burua maitatu, zaindu eta errespetatzeko konpromisoa hartu zuten hiru emakumeek.Nork bere burua maitatu eta zaintzeko konpromisoa ha...
Euren buruagaz ezkondu ziren hiru emakume domekan Ondarroan. Funtsean, ekintza horrekin, bizitzako egun guztietan euren burua maitatu, zaindu eta errespetatzeko konpromisoa hartu zuten hiru emakumeek.
Nork bere burua maitatu eta zaintzeko konpromisoa hartu zuten hiru emakumek domekan Ondarroan. Ezkontza 13:00etan hasi zen Kofradia Zaharrean. Bertan izan ziren protagonisten senide eta lagunak.Bakoitzak bere botoen bitartez hartutako konpromisoak eta aurrerantzean ukatuko dituzten gauzak aurkeztu zituen. Ezkontza guztietan moduan, nor bere buruagaz ezkontzeko baiezkoa eman eta sinatu egin zuten. Funtsean, ez dutela printze eta printzesa urdinen beharrik eta ez direla inoren laranja erdiak azpimarratu zuten. Emakume osoak dira, eta euren burua maite dute. Ezkonduaz, bizitzako egun guztietan euren burua maitatu, zaindu eta errespetatzeko konpromisoa hartu zuten.
Uko egin zioten kontrolari eta autoexijentziari, bai eta besteen beharrak asetzeko, norbere burua albo batera lagatzeari. Halaber, hamar gauza batera egiteari ezetz esan zioten. Albo batera laga zituzten baita ere inoren ardurak norbere gain hartzea, norbere burua zigortzea eta derrigortzea.
Aipatu ekintza Etxelilako Jabekuntza Eskolan May Serranok gidatu zuen Maite dut neure burua ikastaroari lotuta dago.