Tximista Atletismo taldekoek emaitza onak lortu dituzte
Lekeitioko Tximista Atletismo taldeko kideak Sabadellen (Herrialde katalanak) eta Bilbon lehiatu dira asteburuan.Aiora Agirregomezkortak Espainiako pista estaliko Sabadellgo proban hamaikagarren postua lortu zuen. Ondorioz, finalaurrera heldu zen, eta ...
Aiora Agirregomezkortak Espainiako pista estaliko Sabadellgo proban hamaikagarren postua lortu zuen. Ondorioz, finalaurrera heldu zen, eta finala jokatzeko atarian geratu zen. Bi aste barru, Badajozen Espainiako kros txapelketa jokatuko du.
Irati Iriondok Espainiako Txapelketan parte hartu ahal izateko marka egin zuen Bilboko Zorrotzako pistan, 60 metro leunetan. Sailkatze marka 8.25 segundotan zegoen, eta 8.16 segundo behar izan zituen. Halaber, Bermeoko Taraskako sei atletak ere parte hartu zuten zapatu arratsaldeko saioan, eta lortu beharreko marketatik oso hurbil geratu ziren. Taldeko ordezkariek azaldu dutenez, gutxieneko horietara ailegatzea «oso gaitza» da, eta hurrengoan emaitza hobeak lortuko dituztela uste dute.
Bestalde, Tximistako bederatzi neska Espainiako taldekako txapelketarako sailkatu ziren.