Alfonso Ruizen kartela aukeratu dute Arrain Azoka iragartzeko
Arrain Azoka elkarteak Bermeoko 23. Arrain Azokaren irudia izango den kartela aukeratu du, eta Alfonso Ruizek lehiaketara aurkeztutako proposamena aukeratu dute, hain zuzen ere.Arrain Azoka elkarteko kideek osatu dute epaimahaia, eta lan irabazlea auke...
Arrain Azoka elkarteko kideek osatu dute epaimahaia, eta lan irabazlea aukeratzerako orduan, diseinua, originaltasuna eta kartelaren leloa (Itsasoko zaporeez zipriztindu zaitez!) izan dituzte kontuan.
Hamahiru lan aurkeztu dituzte denetara aurtengo kartel lehiaketara, iaz baino bat gehiago. Epaimahaiak azaldu duenez, «estilo ezberdinetako kartelak aurkeztu dituzte, denak maila oso onagaz».
Kartel lehiaketaren irabazleak 600 euroko saria jasoko du maiatzaren 19an, Hegaluze Saria banatzeko antolatutako ekitaldian, hain zuzen ere.
Lehiaketara aurkeztutako kartel guztiak ikusgai jarriko dituzte Arrain Azokan, maiatzaren 19an, 20an eta 21ean. Sarituak izan ez diren lanak batzeko epea maiatzaren 22tik 28ra izango da. Epe hori igarota jaso ez diren kartelak, Arrain Azoka Elkartearenak izango dira.
Arrain Azoka elkarteak gogorarazi duenez, kartel lehiaketagaz Arrain Azoka parte hartzaileagoa lortu nahi dute, besteak beste, herritarrek parte hartzeko hainbat aukera izatea eta azokaren parte sentitzea.