Sasoiari dagokion legez,
berdel asko lehorreratu dute asteon, Ondarroako Kalare Deuna kofradian. Martitzenean eta eguaztenean [martxoak 14-15] kilo asko ekarri zituzten, eta gaur [martxoak 16] beste horrenbeste: 160.000 kilo inguru izan dira; 0,90 euro eta euro 1 arteko prezioa egin du bentan.
Ondarroako portuan, berdela deskargatzen
Antxoa ere sartu da, nahikoa sartu ere: atzo 24.000 kilo izan ziren, eta gaur 12:00ak orduko 16.000 kilo (2.000 kaxa). 35-37ko aleak izan dira bi egunetan, aurreko egunetan baino haziagoak. 4 euro eta 2,60 euro artean saldu da gaur.
Prezio egokia egin dute asteon berdelak zein antxoak.