Gure Esku Dago-k aurretiazko botoak batuko ditu datozen egunotan
Bermeon atzo hasi ziren apirilaren 2an bozkatu ezin duten horien botoak jasotzen, eta hilaren 30era arte ariko dira behar horretan. Beste hainbat herritan, jakinarazi dituzte egunak eta lekuakApirilaren 2an Busturialdeko herri eta auzoetan erabakitzeko...
Bermeon atzo hasi ziren apirilaren 2an bozkatu ezin duten horien botoak jasotzen, eta hilaren 30era arte ariko dira behar horretan. Beste hainbat herritan, jakinarazi dituzte egunak eta lekuak
Apirilaren 2an Busturialdeko herri eta auzoetan erabakitzeko eskubidea gauzatzeko aukera izango dute 16 urtetik gorakoek. Horretarako, hautesmahaiak jarriko dituzte. Hala ere, apirilaren 2an botoa eman ezin duenak aurretiaz egin ahalko du.Zenbait herritan botoak non, noiz eta zelan eman azaldu dute. Bermeon, esaterako, atzo hasi ziren behar horretan Goiko plazako Gure Esku Dago-ren lokalean. Eta modu berean jarraituko dute hilaren 30a bitartean. Bermeogaz batera, Ean, Ereñon, Gautegiz Arteagan, Gernika-Lumon, Kortezubin, Morgan, Muxikan eta Natxituan ere hasiko dira boto horiek batzen.
Jarraipen Batzordeko norbait egongo da aurretiazko botoa ematerakoan. NAN, pasaportea zein norbere bizilekua egiaztatzen duen egiaztagiriren bat aurkeztu beharko du boto emaileak.