Abadiñoko Fexmack taldeak erakustaldia eman zuen joan den zapatuan [martxoak 11] lehiatu zen Euskadiko Kickboxing Txapelketan.
Guztira 13 domina lortu zituzten, euretako bi Ibai Arantzamendi markina-xemeindarrak irabazitakoak.
Euskadiko txapelketa Zelaieta probalekuan jokatu zen, eta publikoak
300 borroka baino gehiago ikusteko aukera izan zuen.
Ibai Arantzamendik light contact eta kick light modalitateetan parte hartu zuen, eta lehenengoan urrezko domina eta bigarrenean brontzezkoa irabazi zituen.
Arantzamendiren taldeak, guztira, sei urre, hiru zilar eta brontzezko lau domina lortu zituen.
Espainiako lehia. Euskadiko txapelketan lortutako emaitza on horiek direla eta, Espainiako txapelketarako sailkatzea lortu du markina-xemeingo borrokalariak. Espainiako Kickboxing Txapelketa Valentzian jokatuko da maiatzaren 20an eta 21ean.
Ibai Arantzamendi, zutik, ezkerretik lehenengoa. Argazkia: Fexmack.