Kamiñazpiko parkearen egitura aukeratzeko saioa egingo dute etzi
Ondarroako Udalak Kamiñazpiko parkea herritarren iritzien arabera egokitzeko hirugarren saio bat egingo du etzi, 11:00etatik 13:00etara. Zapatuko saioan, hain zuzen ere, parte hartzaileek parkearen egitura berria zelakoa izango den aukeratu ahalko dut...
Saioetan parte hartzen ari diren herritarrek Kamiñazpin zer nolako parkea edukitzea nahi duten ari dira erabakitzen. «Orain arte egindako saioetan parkean ondo dauden gauzak eta hobetu beharrekoak zeintzuk diren identifikatu dituzte herritarrek», azaldu dute udal ordezkariek. Halaber, lehentasuna duten eginbeharrak zeintzuk diren ere bereiztu dituzte, eta orain aurrekontu ezberdinak aztertu eta parkearen diseinua erabakitzen hasiko dira.
Bide beretik, aurreko saioetan parte hartu ez duten herritarrak ere euren iritzia ematera animatu nahi ditu udalak.