Ondarroako Udalak
Irakurri, gozatu eta oparitu, 1001 mundu egitasmoa jarri du martxan irakurketa sustatzeko, euskarazko literatura ezagutarazteko eta liburutegiaren erabilera bultzateko. Ekimena gaurtik aurrera dago martxan, eta maiatzaren 31ra arte egongo da parte hartzeko aukera.
Udalak jakin eragin duenez, hiru pausu eman behar dira ekimenetan parte hartzeko:
- Irakurri: euskaraz irakurtzea da lehenengo pausoa. Beraz, liburutegira joan eta euskarazko edozein liburu jaso ahal izango da maileguan.
- Gozatu: liburua irakurri eta liburutegira itzultzean fitxa bat bete beharko da liburuari buruz. Hori bete ostean, erosketa-txekea jasoko da, eta Zurrumurru eta Idiakez liburu dendetan erabili ahal izango da. Txekearekin euskarazko edozein liburu %35 merkeago eskuratu ahal izango da.
- Oparitu: azken pausoa liburu bat oparitzea da, lagunen bati, senideren bati, edo norbere buruari.
Horretaz gain, ekimenaren bueltan beste ekintza bat ere antolatu du udalak. Ondarroako ikastetxeekin batera, ume zein gazteek
euskaraz idatzitako liburu gustukoena eta ilustratzaile gustukoena aukeratuko dituzte. Bozka bidez aukeratuko dute, eta bozka eguna apirilaren 26an jarri dute, apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna dela kontuan hartuta.