Markina-Xemeingo Txosna Batzordeak jaia antolatu zuen barikuan [martxoak 17] karmenetarako finantziazioa lortzeko. Akerbeltz gaztetxean izan zen. Lehenengo, talo jana egon zen. Tripa ondo bete ostean, Algara taldeak kontzertua eskaini zuen. Giro goxoa sortu zuen Markina-Xemeingo eta Ondarroako partaideak dituen taldeak.
Algara taldeak kontzertua eskaini du Akerbeltz gaztetxean. Argazkia: Txosna Batzordea