Ondarrutarrak irabazleengandik (Bermeo) 21 segundo eta 82 ehuneneko aldeagaz amaitu zuten estropada. 20 minutu, 13 segundo eta 19 ehuneneko denboragaz nagusitu ziren
atzo [martxoak 19] bermeotarrak. Kaiku sailkatu zen bigarren, 5 segundo eta 17 ehunenera.
Halaber,
Lekittarra 7. sailkatu zen, 21 minutu, 22 segundo eta sei ehuneneko denboragaz.
Bestalde,
emakumezko hiru traineruk lehiatu zuten atzoko memoriala, eta
Deustu izan zen hiruretan onena. Irabazleak hamahiru minutu, hamabost segundo eta 71 ehuneneko denbora markatu zuen. Harengandik bost segundo eta 69 ehunenera sailkatu zen Portugalete bigarren, eta
Lea Artibai izan zen azkena, hamalau minutu, hogei segundo eta 64 ehuneneko denboragaz.
Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak