Martxo Morearen barruan, hitzaldia emango dute gaur, Astran
Emakume langilearen egunean ez ezik, gainontzeko egunetan ere emakumeei eta horiek egindako lanari aitorpena eman nahi izan die Gernika-Lumoko Asunek talde feministak. Hori dela eta, Martxoaren 8ko jarduerez gain, beste hainbat ere antolatu ditu Martxo...
Hain justu, gaur 19:00etan hasiko du Oihana Etxebarrieta Bilgune Feministako kideak Kristalaren beste aldetik. Emakumea eta kartzela, begirada feminista bat berbaldia, Astran.
Otsailaren 27an hasi zuten Emakumeak kalera lelopean antolatutako egitarau morea. Hala nola, feminismoan eragina izan zuten emakumeei buruzko posterrak egin zituzten, bai eta elkarretaratze bat ere.