Barroeta multikirola eta Olgetan udalekuak elkartu egingo dira aurten
Hezkidetza indartzea dela arrazoi nagusia jakitera eman du udalak. Ikastetxeetan informazioa banatu eta udalekuen aurkezpena egingo dute barikuanOrain arte ume eta gazteei begira bananduta eskaini diren udako aisialdi eskaintza bi bat egitea erabaki du...
Hezkidetza indartzea dela arrazoi nagusia jakitera eman du udalak. Ikastetxeetan informazioa banatu eta udalekuen aurkezpena egingo dute barikuan
Orain arte ume eta gazteei begira bananduta eskaini diren udako aisialdi eskaintza bi bat egitea erabaki du aurten Markina-Xemeingo Udalak. Olgetan udalekuek 2-14 urte bitarteko herritarrentzako eskaintza ematen zuten; Barroetakoek, ostera, multikirol udalekuak eskaini izan dituzte. Aurten, aurreneko aldiz, bi proiektuak Olgetanen barruan batuko dira.Bateratzearen arrazoi nagusia hezkidetza indartzea dela jakitera eman du udalak. Izan ere, bi proiektuetan antzeko ekintzak egin arren, udaleku batean eta bestean parte hartzen duten neska-mutilen proportzioak oso desberdinak dira, batez ere adin jakin batetik gora. «Udaleku bateratu bat izateak aisialdian ere ume eta gaztetxoak denak batera, parekidetasunean eta berdintasunean hazi eta hezteko aukera eskaini dezakeela ikusi da», azaldu dute.
Udaleku bateratu horien kudeaketaz herrian osatu berri den MAXE federazioa arduratuko da. Federazio hori Izarbidean, Guraso Elkartea, XAT eta Olgetanek osatzen dute, eta bere helburua herriko aisialdi bateratua osatzea izango dela azaldu dute, elkarlanean arituz.
Uztailean
Urtero bezala, uztailean egingo dira Olgetaneko udalekuak, guraso gehienek eskatu bezala. Abuztuan ere udalekuekin jarraitzeko aukera proposatu zuten zenbait gurasok, baina gutxiengoa izan direnez orain arte bezala jarraitzea erabaki du udalak.
Ikastetxeetan informazioa banatuko dute zehaztasun guztiekin. Horrez gain, barikuan, 19:00etan, udalekuen aurkezpena egingo dute, Kultur Aretoan.