Bermeoko Gurasolagunak agendak egiteko batuko dira hilaren 27an
Bermeoko Gurasolagunak datorren astelehenean batuko dira tailer berri batean. Berbalaguneko dinamizatzaile Marimar Hernendezek azaldutakoaren arabera, parte hartzaileek eskulanekin jarraitzea eskatu zieten, eta, eskariari erantzunda egingo dute tailerr...
Jakinarazi duenez, oraingoan, Midori estiloko agendak egingo dituzte.
Datorren asteleheneko tailerrean parte hartu gura dutenek aurretiaz eman beharko dute izena; gaur da izena emateko azkenengo eguna. Parte hartu gura dutenek 607 60 95 80 telefono zenbakira deituta edo mezu bat bidalita egin ahalko dute.
6 urtetik gora
17:30ean batuko dira parte hartzaileak Atalde kaleko Euskal Gunean. Bertan, Montse Alonsoren azalpenekin egingo dituzte agendak.
6 urtetik gorako umeekin egiteko tailer «egokia» dela azaldu dute antolatzaileek. Eta izena ematerako orduan gurasoek eta seme-alabek batera egin beharko dute, eta, hasiera batean, familiako agenda bana egingo dutela esan du Hernandezek. Izan ere, hamabost agenda egiteko materiala daukate.
Egun bakarreko tailerra izatea aurreikusita badago ere, astelehenean bertan agendak amaitzerik ez balute, hurrengo egun baterako hitzordua jarriko luketela azaldu dute.