Amorotarrek urteroko hitzordu berezienetako bat dute
zapatuan [martxoak 25]. Udabirra-Fest jaia berrikuntzekin dator aurten.
Hain zuzen ere, Amorotoko Kultur Taldeak Euska Herriko garagardo artisau desberdinak gonbidatu ditu. Beraz, horien eskutik euskal ekoizleen askotariko garagardo motak probatzeko aukera izango dute zapatuan Amorotoko frontoira hurbiltzen direnek.
Horrekin batera, udalerrian egindako saltxitxa, txistorra eta txerri okelagaz prestatutako
pintxoak dastatu ahalko dituzte.
Hiru garagardo ekoizle egongo dira Amoroton, eta horietatik bi bizkaitarrak dira: Gatikako Etxeandia eta Txorierriko Txorierri Garagardoak.
Azken urteetako ohiturari eutsiz,
pala jaialdiagaz hasiko dute goiza. Lehenengo, goi mailako pala jaialdia egongo da. Bertan, Josu Imaz amorotoarrak eta Jon Azanza mutrikuarrak osaturiko bikoteak Aulestiko Asier Galdos
Enpan eta Iñaki Undagoitia
Unda bikotearen kontra jokatuko dute. Ondoren, Jon Arriaga eta Gurutz Arriaga amorotarrak eta Asier del Horno Athletic-eko jokalari izandakoa eta Mikel Goñi pilotari profesional ohia ariko dira nor baino nor gehiago.
Pala partidak amaituta, Izarra eta Malen trikitilarien doinu alaiekin girotuko dute frontoia.
Pala partidak:
- 11:30. Josu Imaz-Jon Azanza / Enpan-Unda
- Jarraian. Jon Arriaga-Gurutz Arriaga / Asier del Horno-Mikel Goñi