Herritarren iritzia jakin nahi du udalak HAPO berridatzi aurretik
Gernikarrek herriarekiko daukaten iritzia jaso nahi du Gernika-Lumoko Udalak, eta, horretarako, inkesta bat prestatu du. Hiriko HAPO (Hiri Antolamendura- ko Plan Orokorra) berritu aurretik jaso gura dituzte iritziak, aste honetan hasi eta maiatzera bit...
Mugikortasuna, zirkulazioa, herriaren irudia…, hainbat gairi buruzko galderak egingo ditu udalak, eta herritarren partetik ahalik eta parte hartzerik handiena espero du. Inkestak telefonoz eta aurrez aurre egingo dituzte. Erantzunak anonimoak izango dira, eta emaitzak ekainean emango dituzte jakitera.