Jakitera eman dutenez, bi asteren bueltan Kafeatzeko aparkalekuko beharrak amaitu egingo dituzte, eta ondorioz aparkalekua erabili ahalko dute herritarrek. Beharrik handiena eginda dago, eta azken ukituak ematea falta zaie. «Komunen pareko adokina ipintzea eta behegaineko marrak margotutakoan prest egongo da», adierazi dute bertan lanean ari direnek .
Laster egongo dira prest Ondarroako Kafeatzeko beharrak. Argazkia: Larraitz Ibaibarriaga