Espainiako futbol selekzioaren talde absolutura deitu dute Kepa Arrizabalaga Ondarroako atezaina. Asteon jakin du berria. Athletic-eko jokalaria 21 urtez azpikoetara zegoen deituta, baina Pepe Reina jokalaria ordezkatuz egongo da partidara deituta.
Espainiako selekzioak partida bi jokatuko ditu. Lehenengoa Israelen kontra izango da barikuan, 2018ko Munduko Futbol Koparako baliagarria izango dena; eta lagunarteko partida bat Frantziaren kontra.
Kepa Arrizabalaga atezaina. Argazkilaria: Cateherine Kortsmik