Lea-Artibaiko taldea Bertsolari Gazteen Sariketatik kanpo geratu da
Atzo goizean jokatu zen Markina-Xemeinen 4. kanporaketa. Uribe Butroe taldeak irabazi zuen saioa, eta finalaurrekoetara pasatu dira. Herriko ikasleek bete egin dute kultur aretoaMarkina-Xemeinen jokatu zen atzo, 25. Bertsolari gazteen BBK sariketaren 4...
Atzo goizean jokatu zen Markina-Xemeinen 4. kanporaketa. Uribe Butroe taldeak irabazi zuen saioa, eta finalaurrekoetara pasatu dira. Herriko ikasleek bete egin dute kultur aretoa
Markina-Xemeinen jokatu zen atzo, 25. Bertsolari gazteen BBK sariketaren 4. kanporaketa, Lea-Artibai eta Uribe Butroe taldeen artean. Saioa Markina-Xemeingo kultur aretoan izan zen, eta herriko ikastetxe bietako ikasleek bete egin zuten aretoa.Irabazlea Uribe Butroe taldea izan zen, eta sariketa horretan, saioak sailkapen izaerakoak direnez, Lea-Artibai taldeak ezin izango du aurrera jarraitu. Uribe Butroe, ostera, finalaurrekoetara pasatu da.
Saioa giro ederrean joan zen. Lea-Artibaiko taldeko 18 urte arteko hirukoa Garazi Nabarrok, Antxon Bereziartuak eta Bittor Altubek osatu zuten. 19-24 urte bitarteko taldean egin zuten kantuan, bestalde, Nahia Ibarzabalek, Aitor Ruizek eta Aissa Intxaustik.
Uribe Butroeren izenean, berriz, Txomin Aiarzak, Ainhoa Gorostiagak eta Iker Larizgoitiak egin zuten bertsotan 18 urtetik beherako taldean, eta Jone Larrinagak, Peru Berasategik eta Malen Amenabarrek 19-24 urte bitarteko taldean.
Lea-Artibaiko taldeak 359 puntu lortu zituen, eta Uribe Butroek 394 puntu.
Maddi Ibaibarriagak aurkeztu zuen saioa, eta epaimahaian Jurgi Fuentes, Juanjo Respaldiza eta Miriam Juaristi aritu ziren; idazkari lanak, berriz, Ione Narbaizak bete zituen.