Astelehenean hasi zuten Segundo Olaeta Musika Eskolako ikasleek hirugarren urtez antolatu duten Aste Kulturala, eta, hainbat saioren ostean, barikuan emango diote amaiera. Biolontxelo kontzertuaz gozatzeko aukera egon zen astelehenean musika eskolan be...

Astelehenean hasi zuten Segundo Olaeta Musika Eskolako ikasleek hirugarren urtez antolatu duten Aste Kulturala, eta, hainbat saioren ostean, barikuan emango diote amaiera. Biolontxelo kontzertuaz gozatzeko aukera egon zen astelehenean musika eskolan bertan zein Elai-Alai aretoan. Atzo, bestalde, klarinetearen doinuak gailendu ziren Elai-Alain, eta akordeoi eta gitarrarenak, berriz, Calzada egoitzan. Bihar jarraituko dute musika ikasleek aste kulturalagaz, eta egun horretan 18:00etan, eta barikuan 17:30ean eta 19:00etan, kantaldiak eskainiko dituzte Elai-Alai aretoan.