Bertso antzerkia eta karta jokoak egingo dira asteburuan, Korrikaren alde
Korrika kulturalaren baitan, mus eta briska txapelketak eta Petresku etzi ez etsi bertso antzerkia ikusteko aukera egongo da asteburuan, Markina-Xemeinen.Karta jokoak Akerbeltz gaztetxean egingo dira, bihar, 17:00etan hasita; 16:30etik aurrera izena em...
Karta jokoak Akerbeltz gaztetxean egingo dira, bihar, 17:00etan hasita; 16:30etik aurrera izena eman ahalko da.
Bertso antzerkia, ostera, etzi izango da, 18:30ean, Uhagonen. Horretan, Eneko Arrate markina-xemeindarra eta Itxaso Paia izango dira aktoreak; gidoia Ion Maiarena da.