Ura eta itsasoa izango dira Ekoetxearen jardueren ardatz
Uraren mundu mailaren eguna izan zen eguaztenekoa, eta horri lotutako egitaraua prestatu dute. Gaur eta bihar, ume zein nagusientzako jarduerak egingo dituzteUraren mundu mailako eguna izan zen martxoaren 22koa, eta egun horri lotutako jarduerak dakart...
Uraren mundu mailaren eguna izan zen eguaztenekoa, eta horri lotutako egitaraua prestatu dute. Gaur eta bihar, ume zein nagusientzako jarduerak egingo dituzte
Uraren mundu mailako eguna izan zen martxoaren 22koa, eta egun horri lotutako jarduerak dakartza Ekoetxea Urdaibaik asteburu honetarako. Hala, zapatuan eta domekan, ura ardatz izango duten ekimenetan parte hartu ahal izango dute herritarrek.Ume zein nagusi, tailerretan, irteeretan, hitzaldietan… parte hartzeko aukera izango dute. Asteburu honetan egingo dituzten jardueretan, gainera, plastikoak itsasora botatzeak ekar ditzakeen ondorioen jakitun izatea gura dituzte parte hartzaileak. Hala, zapatuan hitzaldia emango du itsas biologian aditu Alberto Santolariak.
Horrez gain, Ozollo errotara edota Gaztelugatxera irteerak, txangoak itsasontzian, zetazeoak behatzeko irteerak eta beste izango dituzte herritarrek aukeran.
Izena ematea
Zetazeoak behatzeko irteera ere egingo dute, eta Gaztelugatxera itsasontziz hurbiltzeko aukera ere izango du gura duenak.
Zenbait jarduera eta irteera ordainpekoak izango dira, eta aldez aurretik izena eman behar dela jakinarazi du Ekoetxea Urdaibaik, zenbait kasutan lekuak mugatuak izaten direlako. Hala, informazio gehiago gura duenak bertara dei dezake, edota zentroaren www.ekoetxea.eus webgunea bisitatu.
Izena eman daiteke 94- 687 04 02 telefono zenbakira deituta edo posta elektronikoz: info@torremadariaga.org.