Jaitsieratik irten da Aurrera, Kulturalagaz berdindu ostean
Durangoko Kulturalaren kontra jokatu du Aurrerak, eta banako emaitzagaz amaitu da partidua. 17. postuan daude orain ondarrutarrak, jaitsieratik kanpoDurangoko Kulturalaren kontra jokatu du Aurrerak asteburuan, eta banako berdinketagaz amaitu da neurket...
Durangoko Kulturalaren kontra jokatu du Aurrerak, eta banako emaitzagaz amaitu da partidua. 17. postuan daude orain ondarrutarrak, jaitsieratik kanpo
Durangoko Kulturalaren kontra jokatu du Aurrerak asteburuan, eta banako berdinketagaz amaitu da neurketa. 3 puntuen premia handia zeukan taldeak jaitsiera postutik ahalik-eta gehien urruntzeko, baina bakarragaz konformatu behar izan da.Partiduan ez ziren aukera asko egon, ez Aurrerarentzat, ezta Kulturalarentzat ere. Lehenengo zatian aukera bakarra eduki zuen Kulturalak: egin zuen eraso bakarrean jokaldi oso polita egin zuten durangarrek, eta markagailuan aurretik jartzea lortu zuten.
Bigarren zatia ez zuten zorteagaz hasi Aurrerakoek: bigarren txartel horia atera eta kanporatu egin zuten Jon Gabi jokalaria. Egoera ikusita, den-dena eman zuten, eta falta bat aprobetxatuz markagailua berdintzea lortu zuen Julen Arufek.
Hirugarren mailan mantentzea da Aurreraren helburua, eta oso gaitz dagoen arren, taldea gogoagaz eta motibatuta dagoela adierazi dute, eta den-dena emango dutela.