Kalte materialak eragin ditu Bermeoko Andra Mari elizako suteak
Domekan beste sute bat izan zen Bermeoko Alde Zaharrean; oraingoan, Andra Mari elizan. 10:30ak aldera piztu zen sua berogailu gelan, eta sua lehenengo solairuraino iritsi zen. Ez da zauriturik egon, kalte materialak bakarrik.Elizatik kea ateratzen ikus...
Elizatik kea ateratzen ikusi, eta udaltzainek eman zien abisua suhiltzaileei. Gernika-Lumotik eta Trapagarandik bertaratuko suhiltzaileen lau kamioik parte hartu zuten sua itzaltzeko lanetan. 12:00etarako kontrolpean zeukaten.
Udalak Bermeorako suhiltzaile talde finko bat jartzeko eskaera egin dio hilabete honetan Bizkaiko Foru Aldundiari. «Honelako gertaerek agerian uzten dute herrian dagoen beharrizana», azaldu du udalak. Izan ere, epe laburrean hainbat sute gertatu dira Alde Zaharrean.