Kolonbiako presidenteak Gernika Saria onartu eta eskertu du
Agenda kontuengatik Santos ezin izango da egon bonbardaketaren urteurrenean; Bakerako Goi Mandatari Sergio Jaramillok jasoko du saria bere izeneanJuan Manuel Santosek eskerrak eman dizkie bere izenean eta Kolonbiako gobernuaren izenean Gernika-Lumoko U...
Agenda kontuengatik Santos ezin izango da egon bonbardaketaren urteurrenean; Bakerako Goi Mandatari Sergio Jaramillok jasoko du saria bere izenean
Juan Manuel Santosek eskerrak eman dizkie bere izenean eta Kolonbiako gobernuaren izenean Gernika-Lumoko Udalari eta Gernika Sarien epaimahaiari apirilaren 26an emango dioten sariagatik.Hala ere, agenda kontuak direla eta, Santosek esan du bonbardaketaren urteurrenaren egunean ez dela Gernika-Lumon egongo. Hala, Bakerako Goi Mandatari Sergio Jaramillo Carok jasoko du saria Santosen izenean.
Kolonbiako presidenteak Gernika-Lumoko Udalari helarazi dion gutunean azaldu du kolonbiarrak harro daudela urte askoan negoziazioetan aritu ondoren, azkenean bake akordio bat sinatu dutelako eta 52 urteko gatazkari amaiera eman diotelako.
Santosegaz batera, FARCeko buru Rodrigo Londoñori ere saria emango dio Gernika-Lumoko Udalak. Bai Santosi eta baita Londoñori ere, bakearen eta berradiskidetzearen alde egindako lana aitortu gura die Gernika-Lumok.