Odol-emaileen lana goraipatu dute
20 eta 25 odol emari egin dituzten 86 emakume eta gizonezko omendu zituzten zapatuan, Lekeition. Denek ez zuten joaterik izan; horrela, 33 diploma banatu zituzten Lekeitioko Bizi Iturri eta Bizkaiko Dosanbiz odol-emaileen elkarteek bertaratu ziren odol...

20 eta 25 odol emari egin dituzten 86 emakume eta gizonezko omendu zituzten zapatuan, Lekeition. Denek ez zuten joaterik izan; horrela, 33 diploma banatu zituzten Lekeitioko Bizi Iturri eta Bizkaiko Dosanbiz odol-emaileen elkarteek bertaratu ziren odol-emaileen artean, eta beste hainbat hartu zituzten ekitaldira bidali zituzten ordezkariek. Giro ederrean ospatu zen Lekeitioko unitate mugikorrean odola ematen dutenei esker ona erakusteko omenaldia. Diplomak banan-banan banatzeagaz gain, mokadutxoa hartu eta kontu kontari aritzeko aukera ere izan zuten guztiek batera.