Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Telleriak eta Condek irabazi dute Beteranoen Trinkete Txapelketa

Domeka goizean jokatu ziren 3, 4, 5 eta 6. postuak eta finalak Lekeitioko trinketean. Finaleko jokalari onenaren saria ere eraman du Telleriak. Jaunarenaren parte hartzea eskertu duteDomeka goizean jokatu zen Lekeition Beteranoen Trinketeko Esku Pilota...

Eider Mugartegi
Lekeitio
2017/03/28

Domeka goizean jokatu ziren 3, 4, 5 eta 6. postuak eta finalak Lekeitioko trinketean. Finaleko jokalari onenaren saria ere eraman du Telleriak. Jaunarenaren parte hartzea eskertu dute

Domeka goizean jokatu zen Lekeition Beteranoen Trinketeko Esku Pilota Txapelketaren final handia. Sei bikoteren arteko norgehiagokagaz eman zioten amaiera urtarrilean hasitako ligaxkari. 5. eta 6. postuak, 3. eta 4. postuak eta finala ikusteko aukera izan zuen trinketean bildutako publikoak.

Laka eta Arrate bikotearen eta Jaunarena eta Foster bikotearen artean lehiatu zituzten 5. eta 6. postuak. Arrateren aurrelariak ezin izan zuen finalean egon, eta beraz, Laka mendexarrak hartu zuen bere postua. Hasieran berdinduta joan ziren bikoteak, eta 19-19 ere berdindu zuten, baina hortik aurrera gehiago izan ziren Laka eta Arrate, 30-23 irabaziz.

Telleria, finaleko onena

30-17 irabazita, 3. postua bere egitea lortu zuten Moralek eta Lakak, eta 4. postuagaz geratu ziren Jaunarena eta Etxebarria. Berazak ezin izan zuen norgehiagoka jokatu, eta bere postua Jaunarenak hartu zuen. Moral boleaz eta dejada bikainak eginez jaun eta jabe izan zen, eta galtzaileek ezin izan zioten markagailuari buelta eman.

Telleriak eta Condek ez zieten aukerarik eman Astigarraga eta Egañari finalean. Nahiz eta mendarotar eta gernikar asko egon Egaña animatzen, ezin izan zuten Telleriaren joko ona gainditu. Condek txukun bete zuen bere egitekoa, pilota gutxi galduz eta aurrelaria animatuz, eta merezimendu guztiz jantzi zuen bere lehen txapela. Telleriarentzat, iazkoa kontuan izanda, bigarrena izan zen. Horrez gain, aurtengo finaleko jokalari onenaren saria ere eraman zuen German Telleria mallabiarrak «bere kokapen, pilotari ematen dion abiadura, eta dejada eta joko politagatik».

Txapelketaren antolakuntzak gogoratu duenez, Lekeitiokoa da Euskal Herriko Beteranoen Txapelketa bakarra, eta ohore bat dela esan dute Nafarroako jokalari bat ere partaide izatea. Bide hori landu nahian, joan den astean partaide gehienak Jaunarenaren herria Garzaron bisitatu, eta torneo bat jokatu zuten bertan. Horrez gain, «merezitako» omenaldia eskaini zioten, eta hori Lekeitiora ere ekartzeko asmoz, opari sorta bat eman zioten, «bere ahalegin eta kemena» eskertzeko.

Finalaren ondoren, txapelketa aurrera eramateko urtero ateratzen duten otzararen zozketa egin zuten; irabazlea Enara Madariaga gernikarra izan zen.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.