Antolakunde ezberdinetako gazteek esperientziak trukatu dituzte asteburuan
Inurritegia prozesuaren baitan ekimen bi antolatu ditu Lekeitioko Ernai gazte antolakundeak. Gazte Akelarrearen aurkezpena egin zuten zapatu iluntzean, ikastolanEuskal Herri mailan burutu den Inurritegia prozesuaren baitan, ekimen bi antolatu ditu aste...
Inurritegia prozesuaren baitan ekimen bi antolatu ditu Lekeitioko Ernai gazte antolakundeak. Gazte Akelarrearen aurkezpena egin zuten zapatu iluntzean, ikastolan
Euskal Herri mailan burutu den Inurritegia prozesuaren baitan, ekimen bi antolatu ditu asteburuan Lekeitioko Ernai gazte antolakundeak.Orain dela lau urte sortu zen Ernai gazte antolakundea, eta aurten gazte estrategiaren birdefinizioa egin dute. Prozesua apirilean amaituko da, kongresuagaz. Bitartean, bi fase eduki ditu: aurkezpen eta elaborazio fasea (urriaren 29tik abenduaren 31 arte) eta eztabaida fasea (urtarrilak 23tik martxoak 27ra arte).
Prozesua herriz herri garatu da, eta Lekeition ere martxan ibili dira gazteak, eztabaida eta hausnarketa desberdinak sortuz. Joan den zapatuan ere Lekeition gazte antolakunde desberdinetan militante izan direnen artean kafe-tertulia antolatu zuten, eta 40 lagun inguru batu ziren esperientzia desberdinak partekatzeko.
Iluntzean, berriz, Gazte Akelarrearen aurkezpena eduki zuten ikastolan. Gazte Akelarrea Aste Santuan Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek antolatuta ospatuko den topagunea da. Apirilaren 13, 14 eta 15ean izango da, hain zuzen, eta aurten, berritasun moduan, Zornotzatik abiatu eta Igorren amaituko den martxa bategaz hasiko dute.
Gazte Akelarreak «hausnarketa, eztabaida eta konspiratzeko gune bihurtzea» izango du helburu. Xede horregaz, eta auzolana eta autogestioa onarri hartuta, hiru egunez lanean arituko dira milaka gazte.
Lekeitiori dagokionez, Galarrenan daude salgai Gazte Akelarrerako sarrerak.