Aparkalekuak erabilgarri, San Ignazion
Ondarroako San Ignazio kalean aparkalekuak erabilgarri jarri ditu udalak herritarrek ostera ere bertan aparkatu ahal izan dezaten. Etxebizitzetarako sarrera zarratzen duten hesiak atzerago mugitu, eta aparkalekuak libre daude orain. Udala aparkalekuen ...

Ondarroako San Ignazio kalean aparkalekuak erabilgarri jarri ditu udalak herritarrek ostera ere bertan aparkatu ahal izan dezaten. Etxebizitzetarako sarrera zarratzen duten hesiak atzerago mugitu, eta aparkalekuak libre daude orain. Udala aparkalekuen arazoaren jakitun da, eta hori arintzeko egokitu du kalea. Bestalde, Kafeatzeko aparkalekua apirilaren 3an zabalduko duela jakinarazi du.