Palmatik Erromara egindako 'Zoroen itsas ibilaldia', etzi, Azkue aretoan
Zeharkaldia egin duen Jose Bello piraguista gonbidatu du Lekeitiora Dzanga Piragua Kirol Elkarteak. Hitzaldia eta proiekzioa antolatu dituzte erronka azaltzekoAzken bi urteetan bezala, Lekeitioko Dzanga Piragua Kirol Elkarteak hitzaldi eta proiekzio em...
Zeharkaldia egin duen Jose Bello piraguista gonbidatu du Lekeitiora Dzanga Piragua Kirol Elkarteak. Hitzaldia eta proiekzioa antolatu dituzte erronka azaltzeko
Azken bi urteetan bezala, Lekeitioko Dzanga Piragua Kirol Elkarteak hitzaldi eta proiekzio emanaldi bat antolatu du. Aurtengoan, Itsas kayak modalitatea oinarri modura hartuta, joan den udan hiru piraguistek Palmatik (Balearrak) Erromara (Italia) egin zuten bidaia entzuteko eta ikusteko aukera eskainiko dute.1950 urtean 18 ikasleek egin zuten Zoroen itsas ibilaldia (La travesia de los locos) modura ezagutzen den abentura omendu eta oroitu nahi izan zuten iaz, Jose Bello, Carlos Garcia eta Alex Aguera kirolariek. 11 egunetan, Mediterraneoko ur zabaletan jubileua lortzeko asmoz Madrilgo (Espainia) hamazortzi ikasle haiek egin zuten 1.100 kilometroko ibilbide bera egin zuten.
Bertatik bertara
Zeharkaldi horretako xehetasun guztiak bertatik bertara ezagutzeko aukera egongo da, itsas ibilaldi horretako partaide izan zen Jose Bello gonbidatu du-eta Lekeitiora Dzanga Piragua Kirol Elkarteak. Hitzaldia etzi izango da, 19:00etan, Lekeitioko kultur etxeko Azkue aretoan.