Bidegorria itxita, segurtasunagatik
Antsotegitik Ama Birjinaren ingurura arte dagoen pinadia ateratzen ari direla eta, bidegorria ixtea erabaki du Etxebarriko Udalak, «segurtasunagatik». Beharginak lanean diharduten orduetan egongo da itxita hain zuzen, goizetik arratsaldera arte, eta ...

Antsotegitik Ama Birjinaren ingurura arte dagoen pinadia ateratzen ari direla eta, bidegorria ixtea erabaki du Etxebarriko Udalak, «segurtasunagatik». Beharginak lanean diharduten orduetan egongo da itxita hain zuzen, goizetik arratsaldera arte, eta gero zabaldu egingo dute, asteburuan ere zabalik egongo delarik. Pinu batzuk erortzeko arriskuan zeudela eta, Etxebarriko Udalak neurriak hartzeko eskaria egin zion lurren ugazabari. Lanek datorren astera arte iraungo dute.