Jai handiagaz ospatuko dute Lekeition Gaztegunearen irekiera
Datorren zapatuan hasiko da martxan, berriz ere, Lekeitioko ume eta gazteei begirako aisialdi zerbitzua eta irekiera jairako era askotako ekintzak antolatu dituzte. Kidegune eta gaztegunearen inaugurazio jaia 17:30etik 23:00etara luzatuko da.6 eta 8 ur...
6 eta 8 urte bitartekoentzat master chef txikia antolatuko dute. Kideguneko gazteenek 17:30etik 19:30era edukiko dute animalien itxura duten fruta eta txokolatezko brotxeta tailerra. 9 eta 11 urte bitartekoek, berriz, erronka ezberdinak planteatzen duen gynkanagaz gozatzeko aukera izango dute 18:00etatik 21:00etara: bottle challenge, dicey challenge, blow it, pasta challenge, cube challenge eta tower challenge. 12 eta 16 urte bitarteko gazteek, ostera, Gazteguneagaz zerikusia duten kontzeptuen stencilak burutuko dituzte paper gainean, eta antolatzaileek azaldu dutenez, stencil horiek gero, Gazteguneko hormetan jarri ahalko dituzte.
Horrez gain, ekintza gehiago ere egongo dira jaiak irauten duen bitartean, jolasak, photocall-a eta aurpegien margoketa, besteak beste. Irekiera jaira mozorrotuta joateko gonbitea egin dute.
Zapatu eta domeka
Suspergintza elkarteari eman dio Lekeitioko Udalak aisialdi zerbitzuaren kudeaketaren ardura. Zapatu eta domeka arratsaldetan eskainiko dute zerbitzua, adinaren arabera, ordutegi ezberdinekin. Horrela, Kideguneak talde bi izango ditu: 6-8urte bitartekoak eta 9-11 urte bitartekoak. Gaztegunearen erabiltzaileak, berriz, 12 urtetik gorako gazteak izango dira.