Seber Altube ikastolako, Mertzede ikastetxeko, Allende Salazar ikastetxeko, Barrutia ikastetxeko eta San Fidel ikastolako umeek 27. Eskolarteko Dantzari eguna ospatu zuten domekan. Euria egun zuenez, Gernikako Merkatu plazan eskaini zuten emanaldia. G...

Seber Altube ikastolako, Mertzede ikastetxeko, Allende Salazar ikastetxeko, Barrutia ikastetxeko eta San Fidel ikastolako umeek 27. Eskolarteko Dantzari eguna ospatu zuten domekan. Euria egun zuenez, Gernikako Merkatu plazan eskaini zuten emanaldia. Guztira, 1.400 ikasle batu ziren elkarregaz dantza egiteko. Urtero moduan, Euskal Herriko dantzen agerraldia egin zuten: agintariena, ezpata joko txikia, banangoa, txotxongiloa, makil jokoa, txulalai, Gipuzkoako makil txikiak… Argazki + : www.busturialdea.hitza.eus.