Aulestin hiru desfibriladore daude herritarren eskura
Aulesti herri kardiobabestua da. Herriko hiru gune publikotan desfibriladore erdiautomatikoak daude herritarren eskura. Horrela, larrialdiren bat dagoenean edozeinek erabili ahal izango ditu.Frontoiko horman, udaletxeko arkupean eta Sololuzian kokatu d...
Frontoiko horman, udaletxeko arkupean eta Sololuzian kokatu ditu udalak, eta erraz erabiltzekoak dira. Izan ere, desfibriladore erdiautomatiko hauek beren beregi profesional ez direnek erabili ahal izateko diseinatuta daude. Aparailuetan jarraibideak ageri dira zehaztuta, eta pausoz pauso, berbaz ere azaltzen du zer egin behar den egoki erabiltzeko.
Partxeak konektatu eta bihotzaren funtzionamendua aztertu, eta bihotzean shock elektrikoa ematen dute.
Bizitzak salbatzeko
Bihotzeko ezbehar baten aurrean desfibriladoreek bizitza salbatzeko zeregin garrantzitsua betetzen dute.
Lehenengo 3-5 minutuetan esku hartzea oso garrantzitsua da; adituen berbetan, esku hartzerik gabe igarotzen den minutu bakoitzeko %7-15 bitartean gutxitzen da bizirik jarraitzeko aukera.
Hala, udalak jakitera eman dutenez, herritarrentzat desfibriladoreei buruzko formazio ikastaroak antolatzeko asmoa daukate.