Internet erabiltzen ikasteko tailerra antolatu du Goi Aldek
Goi Alde Hirugarren adinekoen elkarteak Internet, oinarrizko erabilera trebakuntza ikastaroa antolatu du maiatzerako. Datorren hilabetean izango bada ere, hilabete honetan izena eman behar da.Hain zuzen ere, parte hartu gura dutenentzat apirilaren 30a ...
Hain zuzen ere, parte hartu gura dutenentzat apirilaren 30a domeka da izena emateko azkenengo eguna. Horretarako, telefono zenbaki honetara deitu behar da: 605 71 18 85 (Juan Migel).
Lehentasuna erretiratuek eta pentsiodunek daukatela zehaztu du Goi Alde elkarteak.
20 orduko ikastaroa
Maiatzaren 16tik 29ra, 20 orduko ikastaroa emango dute Mendexako KZgunean.
Saioak 09:00etatik 11:00etara eta 11:00etatik 13:00etara izango direla jakitera eman dute.