Lekeitioko Udalak ariketa fisikoa sustatu nahi du adinekoen artean
Ariketa fisikoa egiteko saioak antolatu dituzte Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz. Uribarren Abaroa egoitzaren parkean egingo dira saioak. Izena eman behar da parte hartzekoAzken urteetan, parke osasungarriak edo kaleko gimnasioak sortu dituzte Lek...
Ariketa fisikoa egiteko saioak antolatu dituzte Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz. Uribarren Abaroa egoitzaren parkean egingo dira saioak. Izena eman behar da parte hartzeko
Azken urteetan, parke osasungarriak edo kaleko gimnasioak sortu dituzte Lekeition, herritarrei ariketa fisikoa egiteko aukera emateko. Parke horiek duten erabilgarritasunaz baliatuz, orain, Lekeitioko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuaren bidez, ariketa fisikoaren praktika sustatu nahi du herrian, eta, horretarako, Uribarren Abaroa egoitzan dagoen parkea erabiliko dute.Horrela, bizi ohitura osasungarriak bultzatze aldera, adinekoei zuzenduta eta profesional baten laguntzagaz, ariketa fisikoa egiteko saioak antolatu dituzte.
Eguenero
Maiatzaren 8tik hasita, eguenero emango dituzte saioak 11:30etik 12:30era, eta zortzi saio izango dira guztira. Bost eta hogei pertsona bitarteko taldeak jasoko ditu saioak, eta guztiz doan izango dira. Programa horretan parte hartu nahi dutenek Jubilatuen Etxean edota Kiroldegian eman behar dute izena.
«Ariketa fisikoa modu arin eta erakargarrian egiteko pentsatuta dauden elementuak eskaintzen dituzte parke osasungarriek. Ariketa fisikoak onurak dakartza alor fisiko, mental, sozial-emozionalean, besteak beste», azpimarratu du udalak.
Uribarren Abaroako parkea urte osoan herritar guztiei zabalik dagoela ere gogora ekarri dute. Denetara, 23 tresna daude, guztiz egokituta, tresnen diseinuak oso sinpleak dira, eta azalpen-panelak dauzkate. Parkea 08:30etik 20:30era egoten da zabalik urteko egun guztietan, eta dohainik da.