Alde Zaharra Bizirik elkarteak antolatuta II. Lapiko eta Putxera Txapelketa egin zuten zapatuan, Bermeoko Alde Zaharrean. Nahiz eta eguraldia lagun ez izan, 24 putxera aurkeztu zituzten, aurreko urteko parte hartzaile kopurua gaindituz. Armintzako Mend...

Alde Zaharra Bizirik elkarteak antolatuta II. Lapiko eta Putxera Txapelketa egin zuten zapatuan, Bermeoko Alde Zaharrean. Nahiz eta eguraldia lagun ez izan, 24 putxera aurkeztu zituzten, aurreko urteko parte hartzaile kopurua gaindituz. Armintzako
Mendi kazola izan zen lehiaketaren irabazlea; 200 euro, txapela eta oroigarria jaso zituen sukaldariak. Bigarren saria, 150 euro eta oroigarria, Bermeoko
Ez Dakit Hobeto Egiten kazolak hartu zuen. Hirugarren saria, berriz, Portugaletera joan zen.
Los Mauris izan da hirugarren sariduna: 50 euro eta oroigarria eraman zituen. Halaber, laugarrenetik hamargarrenera sailkaturikoek ere oroigarria jaso zuten.