II. Musikaia Eguna ospatuko du Lekeitioko Musika Eskolak
Musika herrira zabalduko dute bihar Musikaia Lekeitioko Musika Eskolako ikasle guztiek. Musikaia Eguna Musika Eskola osatzen duen komunitate osoari eskainitako ospakizun eguna dela azpimarratu dute Musikaiaren arduradunek: «Herritar, ikasle, guraso, f...
Horrela, 17:00etan Nautikatik irten, eta bi taldetan banatuta, kalejiran ibiliko dira herria musikaz girotzen. Batzuek portutik eta besteek Eskolapetik egingo dute ibilbidea, eta guztiak plazan elkartuko dira ondoren, emanaldi bat eskaintzeko.
Ikasle eta talde ezberdinek hartuko dute parte emanaldian: Banda txikia, koral gaztea eta korala eta hainbat musika tresna entzuteko aukera egongo da. Trikitixa taldeak eta perkusio taldeak ere hartuko dute parte ospakizunean, eta arduradunek aurreratu dutenez, solfeoko ikasleek abestu egingo dute.
Musika Eskola gero eta indar eta grin handiagoagaz zegoela ikusita, joan den urtean ospatu zuen lehen jaia Musikaiak, eta iazko harrera ona ikusita, aurten ere kalera ateratzea pentsatu dute. Oraingoan ere, herritar, guraso eta ikasle guztiak gonbidatu dituzte herria alaitzeko asmoz sortutako jaira. Emanaldia amaitutakoan, gainera, txokolatea eskainiko dute.