Leatarren Egunerako leloa aukeratzeko lehiaketa abian da
Munitibarren ospatuko dute udan aurtengo Leatarren Eguna, eta Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak egun horretarako leloa edo logotipoa aukeratzeko lehiaketa abiatu berri du.Lehiaketara proposamenak aurkezteko asmoa dutenek apirilaren 24a arte dute aukera....
Lehiaketara proposamenak aurkezteko asmoa dutenek apirilaren 24a arte dute aukera. Mankomunazgoaren egoitzan (Elexaldea 1, Gizaburuaga) edo Lea Ibarreko bost udaletxeetan aurkeztu behar dira: Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Mendexa eta Munitibar.
450 euro
Leatarron elkarlanerako bilgunea da aurtengo gaia, eta leloagaz batera, honako testua agertu behar da: Leatarren Eguna Munitibar 2017.
Irabazleak 450 euroko diru saria jasoko du, eta haren leloa Leatarren Eguna iragartzeko karteletan zein zapi eta antzeko materialetan agertuko da. Jakitera eman dutenez, epaimahaiak saria eman barik uzteko aukera edukiko du.
Informazio gehiago jaso edo zalantzak argitzeko, Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoaren telefono zenbaki honetara deitu daiteke: 94-684 44 23.