Alex Uranga bodyboarder profesionalaren hitzaldia, gaur, Lekeition
Artzabal Surf Elkarteak antolatuta, Alex Uranga bodyboarder profesionalak hitzaldia eskainiko du gaur, 19:00etan, Lekeitioko kultur etxean.Hitzaldian, gainera, Unai Borda kamerak ere parte hartuko du. Beraz, bodyboarderrak bere bizipenak kontatzen ditu...
Hitzaldian, gainera, Unai Borda kamerak ere parte hartuko du. Beraz, bodyboarderrak bere bizipenak kontatzen dituen bitartean, Bordak bere lana egiteko edukitzen dituen zailtasunak edota kontuan hartu behar izaten dituen faktoreen berri emango du.
Artzabalek herritar guztiak hitzaldira gonbidatu nahi izan ditu.