Bekoportale parte hartze prozesuaren emaitza aurkeztuko dute
Herritarrekin parte hartze prozesu batean landu ostean, Bekoportalerako proposatu diren erabileren berri emango dute gaur, aurkezpen batean; 19:00etan izango da, Hurtado de Mendozako orubearen aurrean.Abenduan hasi zuten parte hartze prozesua, eta Arki...
Abenduan hasi zuten parte hartze prozesua, eta Arkibai Garapen jasangarrirako eta sozialerako arkitekto elkartea arduratu da prozesua gidatzeaz.
Lehenenik eta behin, herritarrekin Alde Zaharreko eta zehazki gune horretako beharrak identifikatu zituzten; eta, ondoren, orube eta lokal hori zertara bideratu ahal zen aztertu zuten herritarrekin batera. Horretarako, tailerrak, galdetegiak eta bestelakoak egin dituzte.
Gaur, prozesuan parte hartu duten herritarrekin egindako lan horren emaitza aurkeztuko diote herriari eta herritarrei. Bermeoko Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu aurkezpenean parte hartzera.