Bilborako autobus zerbitzua ordu erdiro eskaintzea eskatu dute
Bermeotik Bilbora Sollubetik doan Bizkaibuseko A3527 lineak ordu erdiro zerbitzua eskaintzea eskatu dio Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Sailari. Gaur egun, aipatu lineak astelehenetik zapatura orduro eskaintzen du zerbitzua, eta domekan...
Herritar batek linea horren maiztasuna handitzeko bildutako 1.749 sinadurak aurkeztu zituen udalean, eta udal talde guztiekin egon eta eskaeraren alde agertu zirela kontuan harturik, Benito Ibarrolaza Bermeoko alkateordeak aldundiari egindako eskaeran erantsi ditu horiek guztiak.
Zinegotziaren esanetan, udaletik espero dute aldundiak eskaera onartu eta «ahalik eta arinen» linea horretan ordu erdiroko maiztasuna ezartzea. Era berean, erabiltzaileen eskaera dela kontuan izanik, garraio publikoaren erabilera bultzatzeko eta bere aldeko benetako apustua egiteko zerbitzuaren kalitatea hobetuz, autobusen maiztasuna herritarren beharrizanetara egokitzea ezinbestekoa dela gogoratu dute.