Bizkaiko Batel Txapelketa jokatuko dute bihar eta etzi, Sestaoko uretan
Bizkaiko Batel txapelketa Sestaoko La Benedicta estropada-eremuan jokatuko da aurten ere.Bihar 15:30etik aurrera izango dira sailkapen estropadak; txapelketa eskuratzeko, berriz, bost batel onenak uretaratuko dira domekan. 11:00etatik aurrera erabakiko...
Bihar 15:30etik aurrera izango dira sailkapen estropadak; txapelketa eskuratzeko, berriz, bost batel onenak uretaratuko dira domekan. 11:00etatik aurrera erabakiko da aurtengo Bizkaiko txapelduna.
Eta aurten, lehen aldiz, alebinek txapelketa jokatuko dute. Isuntzako, Ondarroako, Mundakako, Elantxobeko eta Bermeoko batelak han izango dira.
Batelen liga erregularra joan den astean amaitu zen, eta Lea-Artibaiko eta Busturialdeko arraunlariak emaitza onak eskuratu dituzte.
Aipatzekoak dira Isuntzako alebin mutilek liga erregularra irabazi izana (263 puntugaz). Ondarroako neska alebinek ere liga irabazi dute (266 puntugaz). Beste kategoriei dagokienez, txiki mutiletan Arkotek irabazi du (265 puntugaz). Bermeo Ak bigarren bukatu du (251 puntugaz), Isuntza B batelak hirugarren amaitu du (231 puntugaz), eta Isuntza A batela laugarrena izan da (228 puntu).