Isuntzak eta Bermeok Bizkaiko banderak astindu dituzte asteburuan
Sestaoko uretan lehiatu den Bizkaiko Batel Txapelketa irabazi dute mutilen alebin eta txikien mailetan. Ondarroako neskek bigarren eta hirugarren postuak lortu dituzteBandera bana irabazi dute Isuntzak eta Bermeok asteburuan Sestaoko uretan jokatu den ...
Sestaoko uretan lehiatu den Bizkaiko Batel Txapelketa irabazi dute mutilen alebin eta txikien mailetan. Ondarroako neskek bigarren eta hirugarren postuak lortu dituzte
Bandera bana irabazi dute Isuntzak eta Bermeok asteburuan Sestaoko uretan jokatu den Bizkaiko Batel Txapelketan. Mutilen alebin mailakoa lortu zuen Isuntzak, eta mutilen txikien mailakoa Bermeok.Bizkaiko liga erregular baten ondoren, Bizkaiko bandera, ligako kopa eta brontzezko domina ere eraman ditu Lekeitioko arraun taldeak. Zapatuan, Bizkaiko Batel Txapelketara aurkeztu zituzten bost bateletatik lau sailkatu ziren domekako finaletarako, eta arraunlariek egindako lanagaz «oso pozik» daudela azpimarratu dute.
Bermeokoak ere harro agertu dira harrobiko arraunlariek egindako lanagaz. Bost talde sailkatu ziren domekako finaletarako: alebin mutilak, kadete mailako neskak eta mutilak eta gizonezko gazteak eta seniorrak. Txikien mailako mutilak nagusi izan ziren, eta senior mailako gizonezkoek hirugarren postua lortu zuten.
Emozio eta urduritasun une ugari bizi izan zituzten Ondarroa Arraun Elkarteko arraunlariek ere. Banderarik ez, baina zilarrezko eta brontzezko dominekin itzuli ziren herrira. Bigarren postua lortu zuten Artibai bateleko neskek txikien mailan, eta Ondarru batelekoek, berriz, hirugarrena. Maila handia erakutsi du Ondarroako taldeak ligan; aurreneko postuan geratu dira sarritan.