Tximista Atletismo taldea, Bizkaiko txapeldun
Bigarren urtez jarraian, Lekeitioko Tximista atletismo taldea Bizkaiko txapeldun gelditu da. Zapatu arratsaldean eta domeka goizean lehiatu zen txapelketa Durangon, eta taldekako garaipenaz gain, 4?400 metroko erreleboan garaipena eta 4?100 metroko err...
Hamazortzi probak osatzen dute txapelketa, eta horri erreleboak gehitu behar zaizkio (4?100 eta 4?400). Talde bakoitzeko persona bakarrak parte hartzen du proba bakoitzean, eta zortzi atletak parte hartzen dute erreleboetan. Tximistak lehen postua lortu zuen luzera jauzian, 800 metro, 5 km martxan eta 4×400 m erreleboetan, besteak beste.
Proba guztiak kontuan hartuta, Bizkaiko talderik onena izatea lortu zuen Tximista Atletismo Taldeak, lehiaketa bikaina burutuz. Bigarren Bidezabal taldea sailkatu zen, eta hirugarren Santurtziko atletismo taldea.
Garaipen izugarria
Tximista taldeko arduradunak pozik agertu dira emaitzekin. «Lekeitio, Markina-Xemein, Amoroto eta inguruetako neskez osatutako talde gazte batentzat garaipen izugarria da», azpimarratu dute, egiten duten lan bikaina goraipatuz.