Urpeko arrantza txapelketa irabazi du Lander Aurrekoetxeak Bermeon
Lander Aurrekoetxea bermeotarrak etxean jokatutako Urpeko Arrantza Txapelketa irabazi zuen domekan.25 pieza arrantzatuta, 47.865 puntu eskuratu zituen. Musarrak, karraspioak, itsaskrabak, angirak, lazunak eta belarjaleak arrantzatu zituen, eta lau kupo...
25 pieza arrantzatuta, 47.865 puntu eskuratu zituen. Musarrak, karraspioak, itsaskrabak, angirak, lazunak eta belarjaleak arrantzatu zituen, eta lau kupo betetzea lortzeak puntu asko eman zizkion.
Estrategia ondo prestatuta zeukala, eta zortea ere aldeko izan zuela uste du: «Ondo atera zitzaidan. Aurretik arrain batzuk ikusita nituen, baina halakoetan zortea ere eduki behar da».
Izaro Sub taldeak antolatutako txapelketan, Getxoko taldeko Sergio de Julian sailkatu zen bigarren, eta Aurrekoetxearen taldekide Jon Mikel Bikendi izan zen hirugarrena.
Bizkaikoa Zierbenan
Julian bigarren sailkatuari 5.000 puntutik gora atera zizkion irabazleak; 42.697 puntu lortu zituen de Julianek, eta Bikandik 26.368 puntu.
Bestalde, Izaro Sub taldetik Bittor Mentxakatorrek, Urtzi Billakortak, Alberto Llorentek, Aitor Torrontegik eta Vicente Marinek ere lehiatu zuten txapelketa.
Bizkaiko Urpeko Arrantza taldeetako 27 kide batu ziren Bermeoko uretan, eta bi aste barru Zierbenan dute hitzordua. Bizkaiko Txapelketa lehiatuko dute, eta Euskadiko txapelketarako sailkapen proba izango da.