Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Aulesti arte eszenikoen plaza aberats eta emankorra bihurtuko da

Aintzina Monasterio
Aulesti
2017/04/12
Beste urte batez askotariko ikastaroekin eta kultur ekitaldiekin dator Aulestiko Artedrama Topaketa. Francoren bilobari gutuna antzezlan ospetsuagaz borobilduko dute aurtengo kultur eskaintza. Hamabigarrenez arte eszenikoen munduaz gozatzeko eta asebetetzeko eskaintza prestatu dute Artedrama Euskal Laborategiaren kideek. Datorren astelehenean hasi [apirilak 17], eta zapatura arte [apirilak 22] kultur erakusleiho irekia izango da Aulesti.
francoren bilobari gutuna

Francoren bilobari gutuna antzezpeneko irudia.

Unai Iturriaga bertsolariak idatzitako eta Manex Fuchsek zuzendutako Hozkailua antzezlanagaz hasiko dute astea. Benetako adiskidetasuna azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa ekarriko dute Aulestira Ander Lipus eta Patricia Urrutia aktoreek. Bestalde, martitzenean eta eguenean bina emanaldi eskainiko dituzte. Esaterako, martitzeneko Eltxoak mikroantzerkian Amaia Irazabal aktore eta idazle getariarra eltxoak gorroto dituen pertsonaiaren azalean ageri da, eta eltxoak odola xurgatzen dioten bakarrak ez direla konturatuta, egoera horri aurre egiteko indarrak bildu, eta superheroi bihurtuko da. Kale antzerkia. Egueneko Lapur Minak da egitarauko kale ikuskizun bakarra (udaletxeko atarian izango da). Patricia Urrutia, Aitor Fernandino, Pako Revueltas eta Ion Zumelaga aktoreek clown hizkuntza eta komedia nahasten dituen kale antzerki ibiltaria dakarte Aulestira. Saritutako billete baten inguruan, lau lapur minen eta hiru pertsonen arteko amodiozko istorioa antzeztuko dute. Euskal Herriko aretoak bete dituen eta aurtengo Donostia Antzerki Saria jaso duen Francoren bilobari gutuna obragaz amaituko dute aurtengo topaketa. Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren “erradiografia traumatologikoa” aurkeztuko dute Ander Lipusek, Patricia Urrutiak, Manex Fuchsek, Zoila Berastegik, Urko R. Pescadorrek, Pako Revueltasek eta Erika Olaizolak. Ximun Fuchs da antzezlanaren zuzendaria, eta Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariek idatzi dute.
Artedrama Laborategia.

Artedrama Laborategia.

Ikastaroak. Bestalde, ikastaroetan parte hartzeko hamalau plaza zabaldu zituzten, eta denak bete dituzte. Tailerretako partaideek egunero zortzi orduz arte eszenikoei buruzko hainbat alor landuko dituzte Ander Lipus, Amancay Gaztañaga, Pablo Ibarluzea, Garazi Lopez de Armentia eta Unai Lopez de Armentia irakasleekin. Hamalau ikasleen artean, aulestiar bat dagoela jakitera eman dute antolatzaileek, eta esaterako, Arrigorriagako zein Gipuzkoako hainbat herritako ikasleak batuko dira. Besteak beste, arnasa, oreka, indarra, adierazpena eta espazioa landu, Michael Chejov eta William Laytonen teknikak jorratu, inprobisazio zein clown ariketetan trebatu edota dantza eta antzerkia uztartuko dituzte. Hala, beste behin, eztabaidak, jakintza eta elkartrukea sustatuko dituzte topaketan. EGITARAUA:
  • APIRILAK 17 (astelehenean):
    • 21:00. Hozkailua (Huts Teatroa), udal aretoan.
  • APIRILAK 18 (martitzena):
    • 21:00. Bihotz salataria (Atx Teatroa), udal aretoan.
    • 21:30. Eltxoak (Zanzara), udal aretoan.
  • APIRILAK 19 (eguaztena):
    • 21:00. Atte hil aurretik (Beheko Larraine), udal aretoan.
  • APIRILAK 20 (eguena):
    • 21:00. Jadanik hilda (Parasite Kolektiboa), udal aretoan.
    • 21:30. Lapur minak (Cia Tornado), udaletxeko atarian.
  • APIRILAK 21 (barikua):
    • 22:00. Sweeney (Eromen Produkzioak), frontoian.
  • APIRILAK 22 (zapatua):
    • 22:00. Francoren billobari gutuna (Artedrama Le Petit Theatre de Pain Dejabu Pangin Laborategia taldea), frontoian.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.