Bekoportale erakusleiho soziala izango dela jakinarazi dute
Erabilera bikoitza edukiko du, eta gune intergenerazionala ere izango da. Lokalaren aurreko espazioa plazatxo bat izango da. Egunero egongo da zabalikArkibai Garapen jasangarrirako eta sozialerako arkitekto elkarteak bariku arratsaldean eman zuen Bekop...
Erabilera bikoitza edukiko du, eta gune intergenerazionala ere izango da. Lokalaren aurreko espazioa plazatxo bat izango da. Egunero egongo da zabalik
Arkibai Garapen jasangarrirako eta sozialerako arkitekto elkarteak bariku arratsaldean eman zuen Bekoportalerako proposatu diren erabileren berri. Egunero zabalik egongo den erakusleiho soziala izango dela jakinarazi dute.Bekoportalek erabilera bikoitza izango du. Batetik, gune sozial intergenerazionala izango da; txikiak eta gurasoak edo adin ezberdinetako herritarrak batzeko gunea izango da, «belaunaldien arteko espazio bateratzailea izango da». Bestetik, erakusleihoa ere izango da. Herrita- rrekin ezagutza, informazioa, kultura, produktuak… elkarbanatzeko espazioa izatea gura dute.
Honako ekintzak egitea aurreikusten da: arte erakusketak, proiekzioak, tailerrak, formakuntza eskolak, herriko ekintzen informazioaren elkarbanaketa… Lokalaren banaketa moldakorrari esker, «zenbaitetan» bi ekintzak aldi berean emateko aukera egongo da, eta, beste batzuetan, berriz, erabilera bakarra edukiko du.
Bestalde, lokalaren aurrean dagoen espazioa plaza bihurtuko dute, berdegune eta guzti.
Erabilera erabakitzeaz gain, espazioaren ezaugarri orokorrak ere zehaztu dituzte. Kudeaketa udalaren esku egongo da, eta egunero zabalik egongo den gunea izango da, baina egunez bakarrik. Azaldu dutenez, parte hartze prozesuan parte hartu duten herritarren artean babes gehien izan duten erabilerak hautatuta hartu dute erabakia. «Erabilera zein izango den zehaztuta badago ere, erabilera horri ekarpenak egiteko aukera izango dute herritarrek apirilaren amaierara arte».
Lanak urte amaierarako prest edukitzea espero dute.